Federatzea

 

Federatu lizentzia ateratzeko LUBA aholkularitzaren bitartez egiten da.

LUBA Enparan kalea, 45 Azpeitia Tlf: 943157525

Bai istripu asegurua eta bai Pyrenaica hiruhilabetekariaren harpidetza dauzka barnean.

Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:

 

  • Geografikoak: estaturako, Frantziako eta Andorrako Piriniorako, mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

 

  • Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

 

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du.

Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira.

FEDERATU LIZENTZIEN TARIFAK ETA INFORMAZIO GEHIAGORAKO SAKATU HEMEN.